Euskadiko profesional bat naiz

Kontratatu

Akitania Berriko langile bat kontratatzea

Hona hemen prozesuari buruzko informazio orokorra:

  • Ez duzu lan-baimenarekin lotutako inolako formalitate zehatzik bete behar. EEEko herrialdeetako herritarrek ez dute EBko beste herrialde batean soldatapeko gisa lan egiteko baimenik behar.
  • Langilea Euskadiko gizarte-segurantzako erakundeetan inskribatu behar duzu: langilea lan egiten duen herrialdeko gizarte-segurantzari lotuta egongo da. Familia-laguntzak lan egiten duen herrialdeak ordaintzen ditu, langileak bere bizilekua den herrialdean eskubide hori ez badu.
  • Kaleratze-kasuan: Euskadin indarrean dagoen kaleratze-prozedura errespetatu behar duzu (ordainagiria edo kontratua amaitzearen agiria). Soldatapeko ohiak, orduan, PDU1 formularioaegin dezake, lan egin duen herrialdeko erakunde eskudunak betea eta bizi den herrialdean langabezia-saria eskatu. Langabezia partzialaren eta/edo aldi baterakoaren kasuan, langileak lan egin duen herrialdeko langabezia-laguntzak jaso ditzake.