Frantziako Lan Kodeak lan-zuzenbidearen arloan aplikatzekoak diren lege- eta erregelamendu-testu gehienak biltzen ditu.
Lan Kodeaz gain, enpresan, establezimenduan edo taldean indarrean dauden itun edo hitzarmen kolektiboek eragina izan dezakete enpresa baten barruko lan-harremanetan, baita lan-sektorean adostutako akordioek ere. Itun kolektiboak eta lan-kontratuak gai berarekin lotutako xedapenen bat badaukate, xedapen onuragarriena aplikatzen zaio soldatapekoari.
Frantzian indarrean dauden akordio sektorial eta hitzarmen kolektibo guztien ezaugarriak kontsulta ditzakezu.
Lan-kontratua idatzizkoa izatea ez da ezinbestekoa epe mugagabeko lanaldi osoko kontratuen kasuan (nahikoa da zure enplegatzaileak kontratazioaren aldez aurretiko adierazpenaren kopia bat ematea). Baina bestelako kontratu motetarako ezinbestekoa da.
Frantziako bi kontratu kategoria nagusiak honako hauek dira:
Zuzenbide pribatuko lan-kontratuen inguruko edozein gatazka ebazteko eskuduntza duen jurisdikzioa Lan Magistratura da. Auziak Lan Magistraturaren esku uzteko epeak errespetatu egin behar dira. Lan-kontratua hutsaltzearen inguruko gatazka guztien kasuan, epea bi urtekoa da.
Soldataren inguruko xedapenak lan-kontratuan edo hitzarmen kolektiboan finkatzen dira. Soldata soldatapekoaren eta enplegatzailearen artean libreki finkatzen da. Normalean, soldataren zenbateko gordina zehazten da. Soldataren oinarriari abantailak erantsi dakizkioke gauzak emanez (ibilgailua, lan-etxebizitza, otorduak…), baita hobariak ere (adibidez, 13. hilabetea, oporretako saria, garraiorako saria). Finkatutako soldatak ezin du LGSa (lanbidearteko gutxieneko soldata) baino txikiagoa izan, hots, hilean 1.498,47 € gordinekoa baino txikiagoa. Zenbateko hori urtero berrikusten da, urtarrilaren 1ean.
Deskargatzeko
Esteka erabilgarriak
Irakurri, era berean