Euskadiko profesional bat naiz

Langileak lekualdatzea

Langileak Akitania Berrira lekualdatzea

Enpresa batek edo administrazio batek soldatapekoak lekualdatzea ohiko praktika bat da. Praktikan, enplegatzaileei soldatapekoak beren jatorrizko lantokitik kanpoko aldi baterako zereginetara bidaltzeko aukera ematen du.

96/71/EB Zuzentarauaren helburua honako hau da: estatu kide batean aldi baterako lekualdatuta dagoen langileen mugikortasunaren estatusa argitzea:

Hiru lekualdatze mota daude:

  • Jatorrizko herrialdeko enpresa bateko langileak harrera-herrialde batera bidaltzea, aldi baterako eginkizun baterako, enpresa horren kontura.
  • Talde bateko atzerriko filial bateko langileak talde horrek EBko beste herrialde batean daukan egoitza batera bidaltzea.
  • Aldi baterako lan-enpresetako langileak jatorrizko herrialdetik harrera-herrialde batera bidaltzea.

Langile lekualdatuei lana ematen dien enpresak harrera-herrialdean aitorpena egin behar du.

Langilea jatorrizko herrialdeko lan-zuzenbidearen pean dago. Baina harrera-herrialdeko «funtsezko lan-baldintzen» inguruko arau jakin batzuk aplikatzen zaizkio (gutxieneko soldata, legezko lanorduak, atsedenaldia, oporrak, aparteko orduen ordainsaria…).

Lekualdatzearen gehieneko iraupena 24 hilabetekoa da.

Soldatapekoak enpresari dagokion estatuko gizarte-babesa izaten jarraituko du.

Europako Batzordeak langileen lekualdatzearen inguruko arauak berrikusteko proposamen bat aurkeztu zuen, 2016ko martxoan. Berrikuspen hori hiru eremu nagusitara zuzenduta dago: langile lekualdatuen ordainketa, behin-behinekoen gaineko arauak eta iraupen luzeko lekualdaketa. 2017ko azaroan, EBko Kontseiluak Batzordeak egindako proposamenaren inguruko ildo orokor bat finkatu zuen: langile lekualdatuek bertako langileei ezartzen zaizkien ordainketaren eta lan-baldintzen inguruko arau berberen pean egon behar dute.