Prestakuntza

Aprendiz-ikasketa

Aprendizgoak beharbada ezezagunak diren sektoreetan aukerak eskaintzen ditu eta mugaz gaindiko lan-merkatuko beharrei erantzuteko prestakuntza ematen du.

Akitania Berriko aprendizgoa:

Aprendizgoak –«txandakako prestakuntza» ere deitzen zaio–, enpresetan prestakuntza jasotzea eta aprendizen prestakuntza-zentroetan (APZ) ikastea uztartzen ditu. Aprendizak bere denboraren heren bat ematen du APZn; beste bi herenak, berriz, enpresan. Gutxienez 16 urte dituzten ikasle guztiek (eta gehienez 25), hirugarren mailaren ondoren (DBHko lehen zikloa amaitu ondoren), aprendizgoa has dezakete. Horrek bi eta hiru urte artean irauten du, oro har. Aprendizgoa ikasleei enpresa batean lan egitearen truke diru-ordain bat ematen dien doako prestakuntza mota bat da. Akitania Berrian 1.600dik gora aprendizgo-ikastaro daude. 2018ko otsailaren 9an, Frantziako Gobernuak aprendizgoa eraldatzeko egitasmo bat aurkeztu zuen.

Euskadiko eta Nafarroako aprendizgoa

Lanbide-heziketa, kasu gehienetan, prestakuntza akademiko huts gisa antolatzen da. Horrez gain, lanbide batzuetarako, aprendizgoa «prestakuntza duala» deitzen den txandakako prestakuntza baten esparruan egiten da. Sistema horretan, enpresan heziketa praktikoa jasotzen da; lan-heziketa teorikoa, berriz, lanbide-heziketako zentro batean. Horrez gain, Nafarroan eta Euskadin, lanbide-heziketa urrutitik ikasteko aukera dago.

Esteka erabilgarriak

Lanbide-heziketaren eta aprendizgoaren euroeskualdeko kartografia

Akitania Berria

  • Euskadiko aprendizgoa
  • TKnika, lanbide-heziketarako berrikuntza eta ikerketa aplikatuko zentroa
  • Ekingune, ekintzailetza garatzeko helburua duten lanbide-heziketako zentroen komunitatea

    Espainia