Zerbitzuak: % 73 – Eraikuntza: % 20 – Industria: % 6 – Lehen sektorea: % 1
Epe laburrean: 2018ko azterketa baten arabera Confebask (Confebask Euskal Enpresarien Konfederakuntza), euskal enplegatzaileek 30.425 pertsona kontratatuko dituztela aurreikusten dute (8.900 aukera, epe horretan erretiroa hartuko duten pertsonak ordezkatzeko urteko beharrekin lotuta eta 25.375 aukera, ekonomiaren hazkundearen ondorioz sortuko diren urteko beharrekin lotuta).
Kontratuen % 61 inguru ekoizpen, muntaketa eta mantentzearen sektorearekin lotuta egongo dira. Kategoria horietarako 19.000 langile berri inguru kontratatu beharko dira. Merkaturatzeak, marketinak eta salmentek aurreikusitako kontratuen % 12 bilduko dituzte. Kontratuen % 60 inguru ekoizpeneko teknikariekin eta langile kualifikatuekin lotuta egongo dira. Prestakuntza-profilari dagokionez, Confebasken arabera, unibertsitario-profileko 9.000 lagun inguru beharko dira. Lanbide-heziketako profila duten pertsonak (erdi-mailakoa edo goi-mailakoa) eskatutakoen % 48,2 izango dira (15.000 pertsona). Gehien eskatzen diren lanbide-heziketa zikloek beharren % 69 betetzen dute. Ekoizpen mekanikoa da gehien eskatzen den lanbide-heziketako zikloa. Beste industria-adar batzuek ere –elektrizitatea eta elektronika, IKTak eta instalazioa eta mantentzea– eskaera asko dituzte.
Epe luzera: Future Lan da LANBIDEK Euskadiko lan-aukera zenbatzeko garatutako tresna. Aurreikuspen horien emaitzek erakusten dutenez, urteko lan-aukeren bolumen osoa 38.000 unitate ingurukoa izango da hemendik 2022ra. Sektore handiei dagokienez, lan-aukera gehienak zerbitzuen sektorearekin lotuta egongo dira. Lan-aukera garbi nagusiak bilduko dituzten jarduera-adarrak honako hauek dira: merkataritza, osasun- eta gizarte-jarduerak, garraioa eta biltegiratzea, administrazio publikoa, jarduera profesional, zientifiko eta teknikoak, irakaskuntza eta administrazio-jarduerak eta zerbitzu osagarriak. Adar horietan guztietan, beharrak bai hazkunde ekonomikoaren bai erretiroa hartuko duten langileak ordezkatzeko premiaren ondorio izango dira. Lanbideei dagokienez, teknikarientzat eta profesional zientifikoentzat, osasun-laguntzako espezialistentzat, kontabilitate eta administrazioko langileentzat, eta lehen sektoreko langile kualifikatuentzat epe luzerako lan-aukerak sortuko dira (lanpostu-eskaintza horiek betetzeko langile kopurua baino handiagoa).
Zerbitzuak: % 66 – Eraikuntza: % 6 – Industria: % 23 – Lehen sektorea: % 5
Nafarroako Gobernuak «Nafarroako enpresen beharren azterketa belaunaldi-aldaketaren aurrean» izeneko azterketa egin du (2017), Nafarroako enpresen artean. Hala, hiru enpresatatik bik diotenez, datozen urteetan lanpostu berriak sortuko dituzte. Lanpostu horien artean, % 30 kualifikatuak izango dira, % 30 lanpostu teknikoak, % 16 zuzendaritza-postuak, % 14 lan ez-kualifikatua eta % 10 lanpostu administratiboak. Taldean lan egiteko gaitasuna da kontsultatutako enpresek etorkizuneko lanpostuak betetzeko gehien baloratzen duten ezaugarria. Industria-sektoreak eta merkataritza-sektoreak askotariko profilak behar dituzte (adituak, langileak, kualifikaziorik gabeko enplegatuak); gainerako eremuek (irakaskuntza, osasun- eta gizarte-arloa…), berriz, nagusiki, profil kualifikatuak eskatzen dituzte.
Zerbitzuak: % 77 – Eraikuntza: % 6 – Industria: % 14 – Lehen sektorea: % 3
Pôle Emploi-ren urteko BMO (Eskulan Beharrak) azterketak eskualdeko 44.500 enpresa ingururen «kontratatzeko asmoa» kalkulatu du. Eskualdeko 4 establezimendutatik 1ek kontratatzeko asmoa dauka. Pirinio Atlantikoen Departamentuan, enpresen % 25,1 inguruk dute kontratatzeko asmoa. Akitania Berri osoan 225.000 kontratazio-proiektu planifikatu dira 2018rako. Kopuru hori 2017koa baino handiagoa da (192.000, hau da, % 17,3ko hazkundea). Pirinio Atlantikoen Departamentuari dagokionez, enplegatzaileek 21.743 kontratazio-proiektu aurreikusi dituzte. Hamar lanbide nagusien artean, lau hotelen eta jatetxeen sektorekoak dira eta sasoikako jarduerarekin lotuta daude.
Esteka erabilgarriak