Ikasleen mugaz gaindiko mugikortasuna babesteko tresna, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak finantzatua eta Akitania Berriko Unibertsitateen eta Zentroen Komunitateak kudeatua (ComUE d’Aquitaine).
Tresna horren helburua honako hau da: ikasturtean zehar prestakuntza jasotzera Akitania Berriko goi-mailako irakaskuntza-zentro batera doazen Euskadi eta Nafarroako ikasleei diru-laguntza ematea. Ikasleek hilean 300 €-ko beka bat jasotzen dute 5 hilabetez. Diru-laguntza horrekin batera bestelako laguntzak jaso daitezke (Erasmus, etab.).
Eskaerak aurkezteko epea urtero irekitzen da, martxoan, eta
www.aquimob.fr webgunearen bidez egiten da.
Ikasleei zuzendutako mugaz gaindiko laguntza-tresna, frantsesa/euskara eta frantsesa/okzitaniera ikastetxe elebidunetan irakasteko beharrezkoak diren prestakuntzetan eta lehiaketetan parte hartu ahal izan dezaten. Eskola Futura(Irakaslegaiak AEN) mugaz gaindiko egitasmo bat da, INTERREG POCTEFA Europako funtsen bidez finantzatua. Izen-emateko, prestakuntzako eta egonaldiko gastuak egitasmoaren konturako dira.
Irakurri, era berean