Eskubide horren gauzatzea, askotan, Europako beste herrialde batean eskuratutako titulu baten aitorpen profesionalarekin edo akademikoarekin lotuta dago. EBko ziurtagiri profesionalak aitortzeko sistema 2005/36/EB Zuzentarauaren bidez arautzen da –berriki aldatu da, 2013/55/EB Zuzentarauaren bidez–. Zuzentarauak lan-esperientzia aitortzeko sistema moderno bat ezarri du eta EB osoan, Europako Esparru Ekonomikoan (EEE) eta Suitzan lan-esperientzia automatikoki aitortzea sustatzen du. Horrez gain, lanak biztanle nazionalen baldintza beretan eskuratu ahal izateko aukera bermatzen du.
Kualifikazioak aitortzeko hiru sistema daude:
Euskadin, pertsona orok bereganatutako lan-esperientzia aitortzeko eska dezake. Bai Hezkuntza Ministerioak bai eskualdeko hezkuntza-administrazioek, oro har, bereganatutako gaitasunak homologatzeko eskuduntza daukate.
Beste erakunde batzuek ere, balioztatu beharreko lanbide arautuaren arabera, ziurtagiria emateko eskuduntza daukate. Adibidez, Osasun Ministerioak osasunarekin lotutako lanbide arautuen kasuan (medikua, emagina, dentista…). Unibertsitatez kanpoko tituluak balioztatu nahi badituzu, Euskadiko Hezkuntza Sailarekin jarri behar duzu harremanetan.
EBn unibertsitateko tituluak ez dira automatikoki aitortzen. Prozedura nazional bat bete beharko duzu, zure titulua beste herrialde batean aitor dezaten. Kasu gehienetan, zure jatorrizko herrialdean lortutako unibertsitateko tituluaren baliokidea den ziurtagiri bat lortuko duzu, zure titulua EBko xede-herrialdean ematen den unibertsitateko titulu baten antzekoa bada. Kasu horretan, zalantzaren bat baduzu, xede-herrialdeko ENIC-NARIC erakundera jo behar duzu.
Arlo horretan, Unibertsitate Franko-Espainiarra (UFE) martxan jartzearen barruan garatutako titulu bikoitzen ekimena nabarmendu behar da. Euroeskualdean, gaur egun, UPPAk eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) 6 titulu bikoitz proposatzen dituzte.
Espainian atzerriko titulu bat homologatuz gero, zure titulua espainiar batenaren erabat baliokidea izango dela bermatuta izango dizu. Prozedura hori Hezkuntza Ministerioak kudeatzen du. Automatikoki baliokidetzeko sistemarik ez dagoenez, eskaera bakoitza banaka aztertzen da. Unibertsitateko tituluen kasuan, honako egiaztagiriak aurkeztu behar dira:
Dokumentu horiekin batera, horien itzulpena aurkeztu behar da, zinpeko itzultzaile batek egina. Espediente osoa Ministerioari helarazi behar zaio. Izapideak online egin daitezke, hemen: https://sede.educacion.gob.es/tramite/login/inicio.jjsp?idConvocatoria=602. Zaila da jakitea espedientea aztertzeak zenbat denbora emango duen, baina praktikan gutxienez bederatzi hilabete behar izaten dira. Homologazioaren kostua 161,60 €-koa da.
ENIC-NARIC sareak Europako estatu bakoitzean unibertsitateko tituluen aitorpenari eta lanbide arautu batean aritzeko prozedurei buruzko informazioa ematen du. Horrez gain, ikasketa-kredituak aitortzeko ziurtagiriak finkatzen ditu. EBko edo EEEko kide bakoitzak informazio-zentro bat dauka. Espainiako NARIC zentroak Espainian tituluak aitortu, homologatu eta baliokidetzeko prozedurari buruzko informazioa ematen du, goi-mailako hezkuntzaren esparruan. Ministerio de Educación – Subdirección General de Títulos – C/ Torrelaguna, 58 – 28027 Madrid. Telefonoa: 00 34 91 506 55 93 – Faxa: 00 34 91 506 57 06 – Helbide elektronikoa: naric@mecd.es – Webgunea: http://www.mecd.gob.es/r/naric – Harremana: Esther Hinojosa
Kualifikazioen Europako Esparrua (European Qualifications Framework, EQF) ikasleek, tituludunek, prestakuntza-erakundeek eta enplegatzaileek askotariko herrialdeetan, askotariko hezkuntza-sistemen eta kualifikazio-sistemen bidez, ematen diren ziurtagiriak ulertu eta konparatzeko erabil dezaketen tresna bat da.
Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Eremuko kualifikazioen esparrua Boloniako Prozesuaren barruko gobernuarteko hitzarmen batean oinarritzen da. Esparruaren helburua honako hau da: goi-mailako hezkuntzako kualifikazio nazionalak Europako Eremurako kualifikazio-esparru orokor batean antolatzea. Esparru horren barruan, kualifikazioak konplexutasun- eta zailtasun-mailaren arabera definitzen dira. Boloniako Prozesuko adituen lantaldeek maila bakoitzean behar diren ikasketa-emaitzen deskribapen orokorra egin dute. Deskribapen horiek testuinguru nazional guztietan modu zabalean aplika daitezke.
ECVETen helburua (European Credit system for Vocational Education and Training) askotariko sistema eta herrialdetan bereganatutako lanerako gaitasunak eta ezagutzak baliokidetzea eta aitortzea da, interesdunek beren kualifikazio profesionaletan behar bezala barne hartu ahal izan ditzaten. ECVET Lanbide Heziketa eta Prestakuntzaren Kalitatea Ziurtatzeko Europako Erreferentziazko Esparruarekin (EQAVET) lotuta dago. Tresna hori profesionalen mugikortasuna sustatzeko sortu zen. Horretarako, herrialdeei beren LHP sistemak hobetzen eta gainbegiratzen laguntzen die.
Deskargatzeko
Irakurri, era berean