Proiektua

EMPLEO proiektuaren bidez, hiru eskualdeen arteko lan-harremanak arindu nahi dira, oztopo fisikoak, hizkuntzaren arlokoak, zergen arlokoak, eskuduntzen arlokoak, eta, batez ere, eskualdeetako errealitate ezberdinak ez ezagutzearen ondoriozkoak murriztuz.

Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa LLETaren 2014-2020 aldirako Plan Estrategikoan, lehentasunezko gai multzo bat identifikatzen da; horien artean, euroeskualdeko lan-eremu bat garatzea, hiru eskualdeak eremu dinamiko eta aukera ekonomikoen sortzaile bihurtzeko, bai enpresentzat bai biztanle aktiboentzat.

Esparru horretan, EMPLEO AE «Europa indartzen: Akitania-Euskadi euroeskualdeko enplegu arroa» proiektuak –Europako egitasmo aukeratua eta INTERREG POCTEFA (DG REGIO) funtsen bidez % 65ean finantzatua , 250.000 € TTCko aurrekontua du– mugaz gaindiko lanaren errealitatea aztertzeko helburua du, testuinguru horretan lanean ari diren pertsonen baldintzak hobetzeko gomendioak emateko. Egiazki, EMPLEO AEren helburua hiru eskualdeen arteko harremanak arintzea da, oztopoak oztopo, eta eskualde horietako errealitate ezberdinen inguruko ezagutza eza gainditzea.

Horretatik haratago, Empleoren bidez, epe ertainera, Euroeskualdea garapen ekonomikorako aukera-eremu bihurtu nahi da, lan-merkatuen osagarritasuna aztertuz eta euroeskualdea osatzen duten hiru eskualdeetako bakoitzak arlo horietan dituen indarguneak eta ahuldadeak analizatuz.

Zehazki, 2017ko martxoan abiatutako proiektu horren testuinguruan 3 ekintza nagusi bultzatzen dira:

  • Mugaz gaindiko lanaren egoerari buruzko diagnostiko bat egitea, honakoen bidez:
    Mugaz gaindiko langileen fluxuaren estatistika aztertzea.
    Bi lan-merkatuen osagarritasuna aztertzea.
    Analisi soziolinguistikoa.
    Mugaz gaindiko enpresen eta langileen egoera fiskalari, itunei, enpresen eta langileen gizarte-segurantzaren arloko betebehar eta eginkizunei buruzko analisia.
    Tituluak balioztatzeko sistemaren analisia.

2017ko abenduan aurkeztutako diagnostikoari esker, oztopo administratibo, juridiko, fiskal eta linguistikoak identifikatu ahal izan dira, baita merkatu hori dinamikoagoa, eskuragarriagoa eta lehiakorragoa bihurtzen lagun dezaketen palankak ere.

Langileei eta enpresei buruzko informazio-atari bat sortzea: bai enpresentzat bai langileentzat eta lan-eskatzaileentzat erabilgarria den informazio guztia biltzen du eta denei beste lurralde bateko lan-arloko aukerei eta eskubide eta betebeharrei buruz behar bezala informatzea ahalbidetuko die.

Mugaz gaindiko lanaren eraginpeko administrazioentzako prestakuntza-saioak. Hiru eskualdeetako administrazio guztiek jasotako informazioa hedatzea, aplikatu beharreko arauak ezagutzeko eta langile eta enpresariei aholkuak eman ahal izateko.