Hala ere, kontratatzeko askatasunaren printzipioaren ikuspegitik, atzerriko zuzenbide bat hautatu daiteke –osoki edo partzialki–, betiere langileari bermatutako babes-maila hautatzerik ez dagoenean aplikatu beharreko legediak eskainitakoaren berbera bada.
Bai Langileen Estatutua bai lanari buruzko lege eta dekretuak (Lanari buruzko gida) lan-zuzenbidearen gutxieneko lege-oinarria dira.
Euskadin eta Nafarroan, enpresari-elkarteen eta jarduera-sektore bakoitzeko sindikatuen artean lan-baldintzak arautzeko hitzarmen kolektiboak egiten dira. Era berean, enpresen barruan ere langileen lan-baldintzei buruzko akordioak egin daitezke. Azken horietan langileen aldekoagoak diren baldintzak adostu daitezke, baina inola ere ez okerragoak.
Euskadin edo Nafarroan indarrean dauden hitzarmen guztien ezaugarriak kontsulta ditzakezu, lan-kategoriaren arabera.
Kontratuak, printzipioz, idatziz jaso behar dira. Mota askotako lan-kontratuak daude, baina lau kategoria handitan bil ditzakegu:
Kontuan izan, gainera, Gobernuak 2012an egin zuen lan-merkatuaren erreformaren ondorioz lan-kontratuak aldatu egin direla, malguagoak izateko. Lege-presuntzio baten arabera, legea urratuz egindako kontratuak mugagabeak dira.
Lanaldi osoko lanen gutxieneko soldata, gaur egun, hileko 735,9 €-koa da. Soldatak, noski, arloaren edo sektorearen araberakoak dira eta lanpostuak eskatzen duen esperientzia- eta titulazio-mailaren arabera aldatzen dira.
Deskargatzeko