Eguneroko bizitza

Egoitza-baimena izateko baldintzak

Egoitza-baimena izateko baldintzak

Akitania Berrira, Euskadira edo Nafarroara lekualdatu eta bertan finkatzeko baldintzak nazionalitatearen eta aurreikusitako egonaldiaren araberakoak dira.

Akitania Berrian

Bere ohiko bizilekua Frantzian finkatu nahi duen europar orok bizi den udalerriko udalean erregistratu behar du, iritsi eta hiru hilabeteko epean. Egoitza-baimena lortzeko aurkeztu beharreko agiriak zure lan-egoeraren araberakoak dira (soldatapekoa, autonomoa, ikaslea, lan-eskatzailea). Bost urte igaro ondoren, egoitza-baimen iraunkorra eska daiteke.

Euskadin edo Nafarroan

Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko herritarrak Euskadin eta Nafarroan bizi daitezke, egoitza-baimenik izan gabe. Hala ere, Atzerritarren Erregistro Nagusian inskribatu behar dute, bertan bizitzen hiru hilabete eman ondoren. Izena ematean, Erregistroak atzerritarraren identifikazio zenbakia (AIZ) barne duen erregistro-ziurtagiri bat ematen du. Egoitza-baimena 5 urterako da.

Honako hirietako Polizia Nazionalaren polizia-etxeetako atzerritarren bulego batean eskatu behar da: