Euskadin edo Nafarroan enpresa bat sortzea
Hona hemen ezagutu beharreko informazioa:
- Lehenik eta behin, prefekturako zerbitzuetan atzerritarren identifikazio-zenbakia (AIZ) lortu behar duzu. Izapide horrek enpresa bat sortzeko behar diren izapide administratiboak egiteko aukera emango dizu.
- Zure etorkizuneko enpresaren sozietate-izenaren ziurtagiria eskatu behar duzu. Merkataritza Erregistroan 5 sozietate-izen eman behar dituzu aukeran, zure lehentasun-ordenaren arabera. Erregistroak ziurtagiri bat helaraziko dizu, zer izen erregistratu den jakinarazteko. Izen hori 90 eguneko epean gordeko zaizu, bitartean zure enpresa eratu dezazun.
- Zure enpresaren izenean banku-kontuak ireki behar dituzu, «eratzen» ari dela aipatuz, praktikan sortzen den arte, estatutuetan barne hartzen diren diru-ekarpenak ordaintzeko.
- Zure enpresaren estatutuak idatzi beharko dituzu. Horretarako, sozietatearen forma juridikoa hautatu beharko duzu (SL sozietate mugatua, Frantziako SARLaren parekoa; sozietate anonimoa; edo langile independenteak, «autonomoak» deiturikoak) eta honako hauek zehaztu: sozietatearen xedea, kapitala, egoitza, partaideen partaidetza-maila –hala badagokio– eta enpresaren funtzionamenduari eta jarduerei buruzko alderdi nagusi guztiak. Estatutu horiek notario aurrean aurkeztu behar dira, sozietatea eratzeko akta Aktan, honako hau jaso behar da: sozietate-izenaren ziurtagiria, banku-ziurtagiria eta partaideen AIZa.
- Zure enpresarentzako identifikazio fiskaleko zenbakia (IFK, identifikazio fiskaleko kodea) eskatu beharko duzu, baita Europar Batasunaren barruko BEZ zenbaki bat ere.
- Zure enpresa eratzeko azken etapa sozietatearen egoitzari dagokion Merkataritza Erregistroan inskribatzea da.
Adi: enpresa sortu ondoren, administrazioen aurreko hainbat prozedura bete beharko dituzu, zure enpresa benetan martxan jarri ahal izan dadin.