Printzipioz, Akitania Berriko (Frantzia) segurtasun-araubidearen pean zaude, bertan esklusiboki lan egiten baduzu.
Zeuk aukeratu dezakezu Euskadin (bizi zaren estatuan) edo Akitania Berrian (lan egiten duzun estatuan) jaso nahi duzun osasun-laguntza (gauzazko prestazioak). Osasun-laguntza eman zaizun estatuko gaixotasun-aseguruak horren itzulketa egingo dizu, estatu horretan indarrean dauden baremo, tarifa eta baldintzen mugen barruan.
Osasun-laguntza Frantzian jasotzeko, zure enplegatzaileak, «kontratazio adierazpen bakar» baten bidez, Gizarte Asegurantzako eta Familia Laguntzetako Kotizazioak Kobratzeko Elkartean (URSSAF) inskribatu behar zaitu.
Hala, aseguru-txartel bat lortuko duzu, gizarte-segurantzako zenbaki batekin, baita «Bizi Txartel» bat ere, Frantzian osasun-laguntza jaso ahal izateko.
Zure osasun-egoeraren jarraipena egingo duen eta behar izanez gero espezialistengana bideratuko zaituen familia-medikua aukeratu behar duzu. Osasun-laguntza Euskadin jasotzen baduzu, ez da beharrezkoa aurretik familia-mediku horrengana joatea.
Informazio gehiago nahi izanez gero, zure CPAMarekin harremanetan jar zaitezke.
Osasun-laguntza Nafarroan jasotzeko, bizi zaren lekuko gizarte-segurantzan izena eman behar duzu. Hala, dagozkizun Europako formularioak lortuko dituzu. Dagokizun Osasun Aseguruen Kutxa Primarioari S-1 formularioa (lehen E-106) eskatu behar diozu. Ereduaren baliozkotasuna lan-kontratuaren iraupenaren araberakoa da. Hala ere, formularioa urtero berritu behar duzu. Zure espedientea osatzeko, honako egiaztagiri hauek erantsi beharko dituzu:
Inskribatu ondoren, osasun-laguntza Nafarroan jaso ahala izango duzu. Hala ere, Frantzian osasun-laguntza jasotzeko aukera ere izango duzu.
Diruzko prestazioei dagokienez, zure kotizazioekin lotutako gizarte-segurantzak ordaintzen ditu, hau da, printzipioz, Akitania Berrikoak. Adibidez, laneko gaixotasun edo lan-istripuen ondoriozko bajak.
Egoera horretan egongo zara nahi gabe lana galdu baduzu eta, erabateko langabeziaren kasuan, Nafarroan langabezia-saria jasotzen ari bazara.
Zure kuotak Akitania Berriko langabezia-aseguruari ordaindu badizkiozu ere, langabezia-saria zure bizilekuko erakunde eskudunak ordainduko dizu, hau da, zure kasuan Nafarroakoak. Zure bizilekua den herrialdeko legediak eta Akitania Berriko lanaren iraupenak baldintzatzen dute laguntzen zenbatekoa.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eta SEPEren bulegoan (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) inskribatu behar duzu laguntzak eskatzeko. Horrek ez dizu eragozten Akitania Berriko enplegu-zerbitzuetan inskribatzea, lurralde horretan enplegu bat bilatu nahi baduzu.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuan eta SEPEn lan-kontratua amaitu eta hurrengo egunean inskribatu zaitezke, eta egun horretatik aurrera 15 laneguneko epean (epe horren ondoren inskribatzen bazara, eskubideak indarrean jarri diren egunetik eskaera egin duzun arte igarotako egunei dagozkien laguntzaren zatia galduko duzu). Laguntza hilean behin jasoko duzu, hilabetea amaitu ondoren.
Ez dago mugako langileekin lotutako xedapen zehatzik. Langileak estatu batean baino gehiagotan lan egin badu, hainbat pentsio (partzialak) jasoko ditu. Estatu bakoitzak bere araudi nazionalaren araberako erretiro-pentsioa emango du. Akitania Berrian lan egiten baduzu, printzipioz, Frantziako gizarte-segurantzako sistemari lotuta egongo zara. Hainbat estatu kidetan lan egin baduzu, estatu bakoitzak zure erretiro-eskubidea egiaztatu beharko du, bere lege-xedapenetan oinarrituz. Hori egiteko, estatu kide batean zure lanarekin lotuta izan dituzun aseguru-aldi guztiak hartzen dira kontuan.
Pentsioa jasotzeko eskubidea baldin baduzu, herrialde bakoitzak zuzenean ordainduko dizu herrialde horretan metatutako aseguru-aldiengatik dagokizun zatia (lehenengo pentsio nazionala kalkulatzen da, gero Europar Batasuneko pentsioa, eta estatu bakoitzeko erakundeak zenbateko onuragarriena ordainduko dizu, hau da, pentsio nazionala eta EBko pentsioa alderatuz handiena dena)
Espainian, gutxienez 15 urtez kotizatu behar da eskubide hori izateko; Frantzian, berriz, hiruhileko bateko aseguru-aldia nahikoa da pentsio-eskubidea izateko. Adi! Kasu horretan, Espainiako erakundeak EBko zenbateko baliokidea bakarrik kalkulatuko du (ez du pentsio nazionalaren zenbatekoa kalkulatuko).
Erretiratzeko adina ezberdina da Frantzian eta Espainian. Zure eskubidea gauzatu ahal izateko, Espainian erretiroa hartzeko gutxieneko adina beteta izan behar duzu. Hala ere, ez duzu Espainiako erretiro-pentsioari dagokion zatia jasoko Frantzian finkatutako legezko adinera iritsi arte. Adi! Erretiro-pentsio bat bestea baino lehen jasotzen baduzu, jasoko dituzun zenbatekoetan eragina izan dezake. Gaur egun, Espainian, pentsioa eskatu ahal izateko gutxieneko adina 65 urtekoa da, 36 urte eta hiru hilabetez kotizatu duzula frogatzen baduzu. 2027tik aurrera, erretiroa hartzeko legezko adina 67 urtekoa izango da. Frantzian, erretiro-pentsioa eskatzeko legezko adina 60 urtekoa da 1951ko uztailaren 1a baino lehen jaiotakoentzat.
Bizi zaren estatuko edo lan egiten duzun estatuko familia-laguntzak jaso ditzakezu. Europako zuzenbideak familia-laguntzak ordaindu behar dituen lehenengo herrialdea zein den zehazteko irizpideak finkatu ditu eta beste estatua zein baldintzatan egon daitekeen behartuta osagarri diferentzial bat ordaintzera. Familia-laguntza zein estatuk eman behar duen soldatapekoaren egoera pertsonalaren eta, batez ere, bere ezkontideak lan-jarduera bat egitearen arabera zehazten da.
Esteka erabilgarriak
- OsasunAseguruen Kutxa Primarioa
- URSAFF
- Nafarroako osasun-txartelari buruzko informazioa
- Nafarroako Enplegu Zerbitzua
- SEPE (Enplegu Zerbitzu Publiko Nazionala)
- Pentsio-eskubideen metaketari buruzko informazio guztia (Europako Batzordea)
- Espainiako erretiroei buruzko informazioa (Gizarte Segurantza)
- CARSAT Akitania Berriko erretiroaren inguruko zure mintzaidea
- Frantziako gizarte-segurantzako erretiroari buruzko informazio guztia
- Erretiroari buruzko informazio guztia: atzerrian lanean emandako aldiak kontuan hartzea
Irakurri, era berean