Akitania Berrian bizi den mugaz gaindiko langile

Fiskalitatea

Akitania Berriko fiskalitatea

Akitania Berrian bizi bazara, errenta-aitorpena Frantzian aurkeztu behar duzu.

Egiazki, aurreko urtean errentak jaso dituen Frantzian erroldatutako pertsona adindun orok aurkeztu beharko du aitorpena, baita errentarik jaso ez dutenek ere.
Frantzian egoitza nagusia edo bigarren egoitza duen pertsona orok, edo etxeko langile bat kontratatu duen orok, errenta-aitorpena aurkezteko betebeharra dauka.

Gaur gaurkoz, Frantzian ez da existitzen Euskadikoaren eta Nafarroakoaren moduko PFEZ zergaren konturako ordainketarik, baina 2019/01/01etik aurrera indarrean egongo dela aurreikusten da. Zerga-erreformaren lege berriaren garapenaren oinarria hileko konturako ordainketa edo konturako atxikipena da (dela enpresek soldatapekoei nominan dagokien kenkaria eginez dela zergapeko bakoitzak hilero aurreordainketak eginez).

Euskadin lan egiten baduzu

Akitania Berrira bizitzera joaten bazara eta zure egoitza nagusia han kokatzen baduzu, Gipuzkoako Foru Ogasuneko mugaz gaindikoen zerrendan izena eman behar duzu, 002 formularioa aurkeztuz. Horrez gain, aurretik dokumentazioa
aurkeztu behar diozu (ohiko egoitza eta egoitza fiskalaren ziurtagiria + enplegatzailearen ziurtagiria) dagokion ogasun eskudunari.

Gipuzkoako Foru Ogasunak emandako mugaz gaindikoen zerrendan sartuta egotearen ziurtagiria jaso ondoren (bi kopia, bata enpresarentzat eta bestea langilearentzat), zure lan-errentak PFEZaren atxikipenetik salbuetsita egongo dira eta Akitania Berriko zergaren pean.

Dagokion urteko uztailaren 4tik aurrera inskribatuz gero, ekitaldi horretan egoitza fiskala Gipuzkoan duzula kontsideratuko da.

Frantzian egoiliar gisa inskribatzeko, Espainiaren Frantziako kontsulatura joan beharko duzu (hurbilena Baionakoa da).

Nafarroan lan egiten baduzu

Nafarroan lan egiten baduzu, baina zure egoitza fiskala Akitania Berrian badago, mugaz gaindiko langile estatusa aitortzeko eskatu beharko duzu.

047 formularioa aurkeztu behar duzu, honako egiaztagiriekin batera, Nafarroako Foru Ogasunean:

  • Zure Frantziako mugaldeko ohiko bizilekua adierazten duen ziurtagiria.
  • Zure Frantziako mugaldeko egoitza fiskala adierazten duen ziurtagiria.
  • Zure Nafarroako mugaldeko lantokiaren helbidea adierazten duen ziurtagiria. Eskaera urtero berritu behar duzu.