96/71/EB Zuzentarauaren helburua honako hau da: estatu kide batean aldi baterako lekualdatuta dagoen langileen mugikortasunaren estatusa argitzea:
Hiru lekualdatze mota daude:
Langile lekualdatuei lana ematen dien enpresak harrera-herrialdean aitorpena egin behar du.
Langilea jatorrizko herrialdeko lan-zuzenbidearen pean dago, baina harrera-herrialdeko «funtsezko lan-baldintzen» inguruko arau jakin batzuk aplikatzen zaizkio (gutxieneko soldata, legezko lanorduak, atsedenaldia, oporrak, aparteko orduen ordainsaria…).
Lekualdatzearen gehieneko iraupena 24 hilabetekoa da.
Soldatapekoak enpresari dagokion estatuko gizarte-babesa izaten jarraituko du.
Europako Batzordeak langileen lekualdatzearen inguruko arauak berrikusteko proposamen bat aurkeztu zuen, 2016ko martxoan. Berrikuspen hori hiru eremu nagusitara zuzenduta dago: langile lekualdatuen ordainketa, behin-behinekoen gaineko arauak eta iraupen luzeko lekualdaketa. 2017ko azaroan, EBko Kontseiluak Batzordeak egindako proposamenaren inguruko ildo orokor bat finkatu zuen: langile lekualdatuek bertako langileei ezartzen zaizkien ordainketaren eta lan-baldintzen inguruko arau berberen pean egon behar dute.
Esteka erabilgarriak
Gobernuaren webgunea, honako herrialdeetara lekualdatutako langileei buruzkoa:
- Espainia: Lekualdaketari buruzko orri nazionala
- Euskadi
- Nafarroa: 971/2012 Foru Agindua, azaroaren 15ekoa, langileen lekualdatzeari buruzko CERFA 150. eta 149. formularioen inguruan.