Akitania-Berriko profesional bat naiz

Kontratatu

Euskadin edo Nafarroan langile bat kontratatzea

Hona hemen prozesuari buruzko informazio orokorra:

  • Ez duzu lan-baimenarekin lotutako inolako formalitate zehatzik bete behar! EEEko herrialdeetako herritarrek ez dute EBko beste herrialde batean soldatapeko gisa lan egiteko baimenik behar.
  • Langilea Akitania Berriko erakundeetan erregistratu behar duzu.Langilea lan egiten duen herrialdeko gizarte-segurantzari lotuta egongo da. Hala, langilearen gaineko gizarte-zergak enpresa dagoen herrialdean ordainduko dituzu. Hala ere, langileak bere aukerako mutualitate batean izena eman dezake. Familia-laguntzak lan egiten duen herrialdeak ordaintzen ditu, langileak bere bizilekua den herrialdean eskubide hori ez badu.
  • Kaleratze-kasuan: Akitania Berrian indarrean dagoen kaleratze-prozedura errespetatu behar duzu (kitatze-agiria edo kontratua amaitzearen agiria). Soldatapeko ohiak, orduan, PDU1 formularioa egin dezake, lan egin duen herrialdeko erakunde eskudunak betea, eta bizi den herrialdean langabezia-saria eskatu. Langabezia partzialaren eta/edo aldi baterakoaren kasuan, langileak lan egin duen herrialdeko langabezia-laguntzak jaso ditzake.