Normalean CV-a orri bakar batean sartu behar da, baina ibilbide profesional luzea baldin baduzu (gutxienez 10 urteko esperientzia) 2 orritan sar dezakezu. CV-aren itxura sektorearen eta lan motaren araberakoa da. Argi eta garbi izan behar du. Ohiko CV-ak honelako atalak ditu:
Aurkezpen-gutuna orri batean sartzen da. Kontratatzaileari igortzen zaio enpresan lan egiteko duzun borondatea azaltzeko eta eskaintzen den posturako dituzun gaitasunak nabarmenduz. Frantzian hautagaitza gutunak garrantzia handikoak dira. Oso formalak eta nahiko laburrak izan behar dute (poliza bakar bat, egitura arina, eta bereziki ortografia eta gramatika ongi zaindu behar dira):
Hautagaitza igorri ostean ez egon deus egin gabe. Hautagaitza igorri eta aste betera, kontratatzailearekin harremanetan sar zaitez zure CV-a eskuratu duen jakiteko.
Kontratazio elkarrizketa batera deitzen bazaituzte, argi izan behar duzu enpresak zuregandik zer espero duen eta bere jarduerez informazioa bildu behar duzu. Horretarako bere webgunea ikusi eta Interneten dagoen informazioa bila ezazu.
Elkarrizketaren ondotik e-mail, gutun edo telefonoz harremanetan egon behar duzu. Kontratatzailea eskertu beharko duzu bere denboraren zati bat elkarrizketarako hartu baitu. Postu horretan interesa duzula erakutsi behar duzu.
Irakurri, era berean