Gure lurraldean proiektu eta ekimen ugari dira jada abian eta baita Akitania Berriko Croissance Bleue gisako eskualde-mailako estrategiak zein Europa mailakoak ere, Plan de la Estrategia Atlántica. esaterako. Guztiek etorkizun oparoa dute ortzi-mugan, eta konpromiso koordinatuak eskatzen dituzte.
Testuinguru hori kontuan hartuta sortu zen Ocean i3 diziplinarteko, mugaz gaindiko eta kultur arteko proiektua, Bordeleko eta Euskal Herriko Unibertsitateko gradu eta graduondoko titulazio desberdinetako unibertsitate-komunitateari zuzendutakoa.
Bi unibertsitateetako ikasleek jasangarritasunean oinarritutako hezkuntza-esperientzia bizi dute, beren irakasleek lagunduta. Esperientzia hori prestakuntza intentsiboko ibilbide batean datza nagusiki eta Euroeskualdeko itsasertzeko gizarte-eragileek proposatutako erronketan inplikatuz, jasangarritasun eta enplegagarritasunerako zeharkako gaitasunak garatzen dituzte.
Konpetentzia urdinei eta enplegagarritasunari buruzko unibertsitateen arteko ibilbide honek bat egiten du mugaz gaindiko itsasertzeko ekonomia urdina garatzeko asmoarekin, eta baita ekonomia honek Arku Atlantikoan proiekzioa izateko bi unibertsitateen gaitasunak mugiaraztearen aldeko apustuarekin ere, hori guztia lurraldeko eragileekin lankidetza estuan jardunez. Ekonomia urdina, beraz, prestakuntza, ikerketa eta iraunkortasunera bideratutako enplegagarritasuna sustatzeko aukera-eremu bat da, eta ezagutzan balio handia du.
Oceani3 ozeanoen jasangarritasunaren inguruko hezkuntza berriztatzeko unibertsitate-proiektua da. Prestakuntza intentsiboko unibertsitateen arteko ibilbidea eta Blue Skills gaitasunen enplegagarritasun-plan bat garatzea da proiektuaren muina.
“Mission Oriented Research and Innovation” ikuspegia abiapuntutzat hartuz, ikerketan eta esku-hartzean oinarritutako ikaskuntza proiektuak egiten jardun du komunitateak, helburu komun bati erantzun nahian: Euroeskualdeko kostaldean plastikoek eragindako kutsadura murriztea..
Ocean i3k laborategi bizi batek bezala funtzionatzen du, eta bertan ikasle eta irakasleen diziplinarteko taldeak eratzen dira, mugaz gaindiko itsasertzeko ekonomia urdinaren sektoreko erakunde publiko eta pribatuekin jarduten dute hainbat lankidetzan erronken inguruan.
Ocean i3 diziplinaz gaindiko komunitateak lurralde-arazoekin konprometitutako unibertsitate zibikoa eraikitzen laguntzen du eta kalitatezko irakaskuntza eta ikerketa sustatzen ditu, ondasun publikoaren zerbitzu eta iraunkortasunaren alde.
2018an jaiotako proiektu honek EGEF finantzaketa du, 2020-21 INTERREG-POCTEFA.programaren bidez.
2019-2020-2021 urte akademikoetan:
Erronka eta praktika banku bat garatzeko eta Oi3 komunitatearen lankidetza sustatzeko OKTONINE plataforma pedagogikoa.
2019 eta 2021 artean 27 praktika egin ziren.
Egindako praktiketako gaien adibideak:
Esteka erabilgarriak
Irakurri, era berean