COVID-19aren krisiak sorturiko egoerak harremanengan zein mailatan eragina izan duen neurtze aldera, Euroeskualdeak ekainaren amaieran aurkeztuko duen txostenaren galdetegia abiatu du. Mugaren itxierak hiritar ezberdinei eragindako albo-kalteak gutxitzeko abiapuntu izatea du xede galdeketak.
Mugako langileengan gaur egun mugaren itxierak dakartzan kalteen jakitun, Euroeskualdeak testigantza hauek bildu nahi ditu eta mugaz gaindiko errealitate desberdinak ezagutu.
Zentzu honetan, honako galdetegi hau betetzera gonbidatzen zaitugu, mugako hiritar zein langile gisa, zure traba eta arazoak kondatzeko. Hemen klikatu
Era berean, galdetegi hau zure ingurukoekin konpartitzeko eskaera luzatzen dizugu, bizipen edo testigantzok hiru lurraldeen arteko egoeraren ikusmolde osotuago bat irudikatu dezaten.
Galdetegia betetzeko epea ekainaren 14a da. Emaitzak ekaina bukaeran argitaratuko den txosten batean ezagutaraziko dira.
Testuingurua
Azken bost urteetan, Euroeskualdeak bere jardueraren hazkunde nabarmen bat bizi izan du proiektuen eta Akitania-Berria Euskadi eta Nafarroa lurraldeen arteko lankidetzen ugaritzean, gai ezberdinen inguruan: formakuntza, enplegua, kultura, berrikuntza, ikerkuntza, mugikortasuna eta garraioa, kirolak, nekazaritza eta abar luze bat.
Horrela, lurraldeko erakunde eta bazkide publiko-pribatuen partaidetzak gora egin du esponentzialki hiru lurraldeetan eta ezinbestekoa zaigu euren gaur egungo egoera ezagutzea, mugaren itxierak beste kideekiko partaidetzan zehaztasunez zein mailatan eragin dien ezagutzea, alegia.