
Guztira 3.863 pertsonak zeharkatzen dute egunero muga, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdean lan egiteko; horietatik gehientsuenak Frantziako mugaldeko herrietan bizi arren Gipuzkoan lan egiten jarraitzen duten herritar espainiarrak dira. Horixe da Europako EMPLEO egitasmoaren barruan euroeskualdeko mugaz gaindiko lanari buruz egindako lehen azterketa diagnostikoko emaitzetako bat.
Hala, azterketan baieztatzen denez, higiezinen merkatua funtsezko faktorea izan da hegoaldeko langileak iparraldera lekualdatzeko; izan ere, duela hamarkada batetik, Frantzian metro koadroa askoz ere merkeagoa zenez Espainian baino, mugaldeko herritar askok bizilekua aldatu eta Frantziara joatea erabaki dute, nahiz eta lanpostuari eutsi –gehienek Gipuzkoan–. Gaur egun, prezioaren faktorea desagertu egin da.
Azterketaren helburua mugaz gaindiko enpleguaren gaur egungo egoeraren erradiografia egitea zen. Azterketaren ondorioetatik honako alderdi hauek azpimarratu daitezke:
Mugaz gaindiko enpleguaren erradiografia egiteaz gain, EMPLEO egitasmoaren helburua hiru eskualdeen artean lan-eremu sendo bat garatzeko zailtasun nagusiak, indarguneak eta osagarritasunak antzematea da, eta azken buruan, enplegu-eremu hori sustatzeko gomendio sorta bat ematea. Datozen 8 urteetan enpleguaren hazkunde-perspektibak % 5 eta % 9 artekoak dira hiru eskualdeetan. Eskualdeek, gainera, elkarrekin partekatu ditzaketen eskualde-mailako berrikuntza-estrategiak dituzte. Era berean, jarduera-eremu eta -sektore batzuk apustu partekatu bihur daitezke, adibidez: ekoizpen aurreratua, energia berriztagarriak, osasuna, nekazaritza eta elikadura sektorea eta sorkuntza-industriak.
Azterketak honako gomendio hauek aurreratu ditu, etorkizuneko enpleguari begira hobetzeko eta mugaz gaindiko egoerari etekina ateratzeko:
Azterketa hori «Euroeskualdeko lan-eremuaren garapena sustatzea» helburu duen Euroeskualdeko 2014-2020rako Plan Estrategikoaren barruan sartzen da. Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) proiektuaren % 65 inguru finantzatu du, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (2014-2020rako POCTEFA). POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaz gaindiko eremuaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.