Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak MERKALAN azokan parte hartuko du urriaren 21 eta 22an Donostian. MERKALAN Lanbideren lehen enplegu eta formakuntza azoka izango da eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak antolatu duen Enpleguaren Nazioarteko II. Kongresuarekin batera egingo da.
MERKALAN enpresak, erakundeak eta enplegu edo formakuntza eskatzaileak bilduko ditu. Arlo tematiko nagusiak eskaera, orientazioa, formakuntza, ekintzailtza eta enpresentzako zerbitzuak izango dira.
Azokaren eremuan, ia ehun enpresak informazioa eskainiko dute, beren erakundeetan lan egiteko ia 700 pertsona erakartzeko; enplegu horien artean, mota guztietako lan-trebakuntzak izango dira.
Bisitariek mugaz gaindiko lanaren berezitasunez (zerga sistema, lan-zuzenbidea, erretreta, gizarte segurantza, eta abar) argibideak jaso eta adituekin trukatzeko aukera izango dute Euroeskualdearen standean.
Urriaren 21etik 22ra
Kursaal Kongresu Jauregia
Donostia
Ordutegia: 09:00etatik 17:30era
Sarrera librea eta doakoa
Laneko elkarrizketak aurretiko hitzorduarekin
Informazio gehiagorako, bisitatu ezazu hurrengo esteka: www.merkalan.eus