Gehiago…
Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak (NAEN), datozen abenduaren 14 eta 15an, Empleo Egunak jardunaldiaren hirugarren edizioa antolatzen du Hendaian, mugaz gaindiko arroko langile eta enpresentzat ezinbesteko hitzordua. NAEN Euroeskualdeak antolatzen du topaketa, mugaren bi aldeetako administrazio publikoekin lankidetzan, mugaz gaindiko langileen eskubideei eta betebeharrei buruzko funtsezko informazioa emateko helburuarekin.
2 egunez, euroeskualdearen lurraldeko biztanleak administrazio nagusien ordezkariekin bildu ahal izanen dira: URSSAF, DGFIP, France Travail, LANBIDE, Servicio Navarro de Empleo, INSS, TGSS, CARSAT, CPAM, CAF, Diputación de Gipuzkoa, Hacienda Foral de Navarra.
Leku berean, erantzun zehatzak eta koordinatuak lortuko dituzte funtsezko gaiei buruz: fiskalitatea, langabezia, erretiroa, gizarte segurantza, osasun asegurua, diplomen aitortzea edo mugaz gaindiko telelana.
Elkarrizketak, banakakoak eta urririk, honako webgunean hitzordua hartuz gero irisgarriak dira: https://www.smartagenda.fr/pro/euroregion-naen/rendez-vous/?langue
Aurreko edizioek formatuaren eraginkortasuna berretsi dute: 2025ean, banakako 267 hitzordu egin ziren, 2024an baino gehiago; horrek erakusten du gero eta pertsona gehiagok ezagutzen dituztela jardunaldi hauek. Bi edizioen artean, 300 parte-hartzaile baino gehiago bertaratu dira jardunaldietara, eta horietako gehienek hainbat erakunderekin izan dute elkarrizketa. Horregatik, 2026ko edizioan jardunaldiak bi egun osotan egitea erabaki da.
Leyre Azcona, NAEN Euroeskualdearen Zuzendariak azaltzen du : «Administrazioak mugaz gaindiko langileengana hurbildu nahi ditugu; izan ere, askotan ez dakite nora jo beren zalantzak argitzeko. Gainera, administrazio guztiak espazio berean bilduta izateak aukera ematen du kasu oso konplexuak askoz errazago konpontzeko».
Herritarrei laguntza zuzena emateaz gain, jardunaldi hauek administrazioen arteko lankidetza sustatzen dute, arazo amankomunak identifikatzeko eta irtenbide iraunkorrak elkarrekin eraikitzeko.
Empleo Egunak LANEAN Europar proiektuaren barne dira, INTERREG VI-A POCTEFA 2021-2027 programaren barne, Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) kofinantzatuta. Proiektu honen bidez, mugaz gaindiko enplegu arroa joria, inklusiboa eta iraunkorra finkatu nahi da, guztira 2.724.013,07 €-ko aurrekontuarekin, horietatik 1.770 608,50 € Europar Batasunak ekarriak.
Leyre Azcona, NAEN Euroeskualdearen Zuzendariak, adierazi du: «Proiektu honi esker, hiru lurraldeetako enpleguaren arloko eragile publiko nagusiek, hala nola France Travail, Lanbide, Nafarroako Enplegu Zerbitzua, baita Cap Emploi, Mission Locale Pays Basque, Bidasoa Bizirik eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere, elkarrekin lan egiten dute mugaz gaindiko enpleguaren esparruan dauden oztopoak gainditzeko».
LANEAN hiru ardatzetan oinarritzen da:
Proiektu hau AFOMEF (Mendebaldeko Eremu Funtzionala) lurralde estrategia integratuaren zutabeetako bat da, Euroeskualdeak koordinaturik.
Izan ere, LANEAN AFOMEF POCTEFA proiektuaren esparruan garatutako mugaz gaindiko enplegu-estrategiak —proiektu horren barruan kokatzen dira Enplegu Egunak— 2026ko Sail of Papenburg Europar Saria jaso zuen urriaren amaieran. Mugaz gaindiko lankidetzaren arloko Europako aintzatespen ospetsua da, Europako Mugaz Gaindiko Eskualdeen Elkarteak (ARFE) emana. Euroeskualdeak hirugarren aldiz jaso du sari hau, 2016an eta 2018an ere eskuratu baitzuen; horrek, zalantzarik gabe, proiektuko bazkideen lana berresten du.