Gero eta gehiago zarete Covid-19aren krisiarekin lotutako osasun-egoera dela eta, gurekin harremanetan jartzen ari zaretenak, Koronabirusarekin zerikua duten kontuengatik.
Eskura daukagun informazioa behealdean adierazten da eta xehetasun gehiago jaso ahala eguneratzen dugu. Hortaz, informazio hau aldaketen menpe dago
Birkonfinamendua ostegunetik, 29tik, ostiralerako, 30erako, gauera eman da. Konfinamendu honek gutxienez lau aste iraungo du, abenduaren 1a arte.
“Herritarrak etxean egotera behartuta daude, kanpoko kontaktua ahalik eta gehien mugatzeko”. Irteerak ekintza hauetarako baimenduta daude:
Telelana nahitaezkoa da 100%ean, posible den guztietan.
Hala ere, martxoko konfinamenduan ez bezala, eraikuntza eta obra publikoen sektoreak eta fabrika eta baserriek funtzionatzen jarrai dezakete.
Posta-bulegoak eta zerbitzu publikoak ere zabalik daude
Lanerako desplazamendu frogagiria eta Frantziako agintariek eskatutako nahitaezko bidaia-testigantza deskarga ditzakezu esteka honetan
Lurralde osoa alerta nazionaleko egoeran dago urriaren 26tik.
Kasuen gorakada ikusita, litekeena da jarraian deskribatzen diren neurriak aldatzea.
Gobernuak honako neurri hauek hartu ditu, gutxienez 15 egunez, urriaren 27tik aurrera.
Gobernuak neurri hauek hartu ditu, hasiera batean hamabost egunerako, urriaren 22tik aurrera. Neurri horiek urriaren 26an, astelehenean, eguneratu dira :
Euskadik eta Nafarroak “normaltasun berriaren” arauak bete behar dituzte, bereziki honako hauek aurreikusten dituztelarik:
Mugak irekita daude ekainaren 15etik, eta ez da ziurtagiririk behar muga zeharkatzeko. Osasun-egoera aldakorra denez, mugimendua mugatzeko neurriak har daitezke.
Frantziako Lan Ministeritzak adierazi du mugaz gaindiko langileen lan-kontratuan indarrean mantentzen direla eta horri dagozkion eskubide eta babesak ziurtatzen direla.
Baldin eta enpresa batek, prebentzio neurri gisa, mugaz gaindiko langile bati lanera ez joatea eskatuko balioke, dagokion soldata bere osotasunean mantentzen da.
Enpresak jarduera plan partzial bat aktibatuko baluke, mugaz gaindiko lankideak plan horretaz gozatuko luke gainontzeko lankideek bezainbat.
Haurren zaintzari loturiko prestazio konpentsatzaile bat balego jardueraren estatuan, haurtzaindegien itxiera dela eta, mugaz gaindiko langileak prestazio hori jasotzeko eskubide osoa du.
Horrez gain, giza-laguntzaren ordainketa Caisses d’Allocations Familiales (CAF) erakundearen bitartez egingo dela adierazi du Frantziako gobernuak. Baliabideen hiruhileko aitorpena etorkizunean egin beharko lukeen orori, berau Internet bidez egitea komeni da. Hala ere, bere hiruhileko aitorpena berriztu ezin dezakeen pertsona orori, automatikoki berriztatuko zaio aldez aurretik eskudun den prestazioen ordainketa. CAFek abiatutako mekanismo honek beharrezkoak liratekeen eskubide horien jarraipena ziurtatuko du.
Lan egiteko ezgaitasuna egiaztatzen duen mediku-agiria aurkezteak gaixotasun-baja babestea dakar. Horrela, koronabirusaren kasuan, doktore frantses zein espainiar batek igorritako mediku-agiriak gaixotasun-bajarekiko babes juridikoa aitortzen du.
Mugaz gaindiko langilea berrogeialdian bada eta mediku-agiri bat edukiko balu, ohiko eran ordaindua izango da. Mediku-agiririk izango ez balu, mugaz gaindiko langileak ezinbesteko arrazoia dagoela argudiatu ahalko luke, eta dagokion enplegatzaileari jakinarazi beharko lioke lehenbailehen.
Zuzenbide europarrak arau apal bat ezartzen du: Europar Batasuneko hainbat herrialdeetan lan egiten duen pertsona batek herrialde bakar batean soilik kotizatu dezake. Gauzak horrela, mugaz gaindiko herrialde batean lan egiten duen eta telelana bere jatorrizko bizitokian egiten duen pertsona batek gizarte segurantza sistema bakar baten menpe da.
Kasu honetan, mugaz gaindiko langilea bere ohiko lantokiaren herrialdearen gizarte segurantza sistemaren menpeko egongo litzateke, baldin eta bere bizitokian egindako lanak, telelanaren testuinguruan, ez duen bere lan-denboraren edo lansariaren %25 gainditzen.
Atari hori gaindituko balu (hau da, bere lan-denboraren edo lansariaren %25 edo gehiago bere bizitokian lan egiten emango balu), langile horrek bere bizitokiari dagokion gizarte segurantza sisteman izena eman beharko luke, eta filiazio horri dagokion kotizazioa burutu.
Frantziako Gizarte Segurantza Sailak dio ezinbesteko kasu baten aurrean gaudela. Salbuespeneko egoera batean gaudelarik, telelanak ez du gizarte segurantzaren afiliazioaren aldaketa bat egitera behartzen.
Baldin eta koronabirusaren kasuan ohiko bizitokian egindako telelanak lan-denboraren %25 gainditzen badu, mugaz gaindiko langileak afiliaturiko gizarte segurantza sistemari lotuta jarraitu beharko du, bere lantokiari dagokion gizarte segurantzan alegia (ez dago bere bizitokiko gizarte segurantza sistemara izena eman beharrik).
Malgutasun hori 2020-12-31ra arte luzatu da (SSDSren 2020-08-13ko erabakia).
Kontratua deusestazuz gero, bizi den herrialdea izango da kalte-ordaina jasotzeko herrialde eskuduna. Bizilekua duen herrialdeko arauak aplikatzen dira langabezia-prestazioa jasotzeko.
Gogoratu funtsezko arau bat: Frantziako legearen arabera kontratua bi alderdien adostasunez desegiteak ez du konpentsazio eskubiderik ematen Espainian – Uko egitea/dimisioa bezala tratatuko da.
Mugaz gaindiko langile eta desplazatuei zuzenduriko informazio-txosten bat argitaratu du Europar Batzordeak, COVID-19-aren eraginez Estatu-kideek inposaturiko neurrien harira. Dokumentua, ingelesez emana, esteka honetan aurki daiteke