{"id":304,"date":"2018-07-30T16:26:43","date_gmt":"2018-07-30T14:26:43","guid":{"rendered":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/?page_id=304"},"modified":"2018-11-19T22:26:33","modified_gmt":"2018-11-19T21:26:33","slug":"zerga-sistema","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/mugaz-gaindiko-langilea\/akitania-berrian-bizi-naiz\/zerga-sistema\/","title":{"rendered":"Akitania Berriko Fisktalitatea"},"content":{"rendered":"<h1>Akitania Berriko fiskalitatea<\/h1>\n<h2>Akitania Berrian bizi bazara, errenta-aitorpena Frantzian aurkeztu behar duzu.<\/h2>\n<p>Egiazki, aurreko urtean errentak jaso dituen Frantzian erroldatutako pertsona adindun orok aurkeztu beharko du aitorpena, baita errentarik jaso ez dutenek ere.<br \/>\nFrantzian egoitza nagusia edo bigarren egoitza duen pertsona orok, edo etxeko langile bat kontratatu duen orok, errenta-aitorpena aurkezteko betebeharra dauka.<\/p>\n<p>Gaur gaurkoz, Frantzian ez da existitzen Euskadikoaren eta Nafarroakoaren moduko PFEZ zergaren konturako ordainketarik, baina 2019\/01\/01etik aurrera indarrean egongo dela aurreikusten da. Zerga-erreformaren lege berriaren garapenaren oinarria hileko konturako ordainketa edo konturako atxikipena da (dela enpresek soldatapekoei nominan dagokien kenkaria eginez dela zergapeko bakoitzak hilero aurreordainketak eginez).<\/p>\n<h3>Euskadin lan egiten baduzu<\/h3>\n<p>Akitania Berrira bizitzera joaten bazara eta zure egoitza nagusia han kokatzen baduzu, <a href=\"https:\/\/egoitza.gipuzkoa.eus\/eu\/tramiteen-zerrenda\/-\/tramiteak\/xehetasuna\/11\/29\/1564\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Gipuzkoako Foru Ogasuneko mugaz gaindikoen zerrendan<\/a> izena eman behar duzu, <a href=\"http:\/\/www2.gipuzkoa.net\/wps\/wcm\/connect\/398dae8f-f6e8-4d18-bff2-756f46e0c7c2\/002_1_1.pdf?MOD=AJPERES\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">002 formularioa<\/a> aurkeztuz.\u00a0Horrez gain, aurretik dokumentazioa<br \/>\naurkeztu behar diozu (ohiko egoitza eta egoitza fiskalaren ziurtagiria + enplegatzailearen ziurtagiria) dagokion ogasun eskudunari.<\/p>\n<p>Gipuzkoako Foru Ogasunak emandako mugaz gaindikoen zerrendan sartuta egotearen ziurtagiria jaso ondoren (bi kopia, bata enpresarentzat eta bestea langilearentzat), zure lan-errentak PFEZaren atxikipenetik salbuetsita egongo dira eta Akitania Berriko zergaren pean.<\/p>\n<p>Dagokion urteko uztailaren 4tik aurrera inskribatuz gero, ekitaldi horretan egoitza fiskala Gipuzkoan duzula kontsideratuko da.<\/p>\n<p>Frantzian egoiliar gisa inskribatzeko, Espainiaren Frantziako kontsulatura joan beharko duzu (hurbilena Baionakoa da).<\/p>\n<h3>Nafarroan lan egiten baduzu<\/h3>\n<p>Nafarroan lan egiten baduzu, baina zure egoitza fiskala Akitania Berrian badago, mugaz gaindiko langile estatusa aitortzeko eskatu beharko duzu.<\/p>\n<p>047 formularioa aurkeztu behar duzu, honako egiaztagiriekin batera,\u00a0<a href=\"https:\/\/www.navarra.es\/home_es\/Gobierno+de+Navarra\/Organigrama\/Los+departamentos\/Economia+y+Hacienda\/Organigrama\/Estructura+Organica\/Hacienda\/Informacion+Fiscal\/Preguntas+mas+frecuentes\/IRPF+e+IVA\/IRPF\/Reconocimiento.htm\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Nafarroako Foru Ogasunean<\/a>:<\/p>\n<ul>\n<li>Zure Frantziako mugaldeko ohiko bizilekua adierazten duen ziurtagiria.<\/li>\n<li>Zure Frantziako mugaldeko egoitza fiskala adierazten duen ziurtagiria.<\/li>\n<li>Zure Nafarroako mugaldeko lantokiaren helbidea adierazten duen ziurtagiria. Eskaera urtero berritu behar duzu.<\/li>\n<\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Akitania Berriko fiskalitatea Akitania Berrian bizi bazara, errenta-aitorpena Frantzian aurkeztu behar duzu. Egiazki, aurreko urtean errentak jaso dituen Frantzian erroldatutako pertsona adindun orok aurkeztu beharko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":13,"featured_media":170,"parent":298,"menu_order":2,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"page-sticky_sidebar.php","meta":[],"class_list":["post-304","page","type-page","status-publish","has-post-thumbnail","hentry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/304","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/13"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=304"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/304\/revisions"}],"up":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/298"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/170"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=304"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}