{"id":292,"date":"2018-07-30T16:00:41","date_gmt":"2018-07-30T14:00:41","guid":{"rendered":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/?page_id=292"},"modified":"2018-11-21T09:47:16","modified_gmt":"2018-11-21T08:47:16","slug":"lan-zuzenbidea","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/mugaz-gaindiko-langilea\/nafarroan-bizi-naiz\/lan-zuzenbidea\/","title":{"rendered":"Akitania Berriko lan-zuzenbidea"},"content":{"rendered":"<h1>Akitania Berriko lan-zuzenbidea<\/h1>\n<h2>Akitania Berrian lan egiten baduzu, zure kontratuzko harremanean\u00a0<strong>Frantziako lan-zuzenbidea aplikatuko da<\/strong>. Hala ere, kontratatzeko askatasunaren printzipioaren ikuspegitik, atzerriko zuzenbide bat hautatu daiteke \u2013osoki edo partzialki\u2013, betiere langileari bermatutako babes-maila hautatzerik ez dagoenean aplikatu beharreko legediak eskainitakoaren berbera bada.<\/h2>\n<p><a href=\"https:\/\/www.legifrance.gouv.fr\/affichCode.do?cidTexte=LEGITEXT000006072050\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Frantziako Lan Kodeak<\/a>\u00a0lan-zuzenbidearen arloan aplikatzekoak diren lege- eta erregelamendu-testu gehienak biltzen ditu.<\/p>\n<p>Lan Kodeaz gain,\u00a0<strong>enpresan, establezimenduan edo taldean indarrean dauden itun edo hitzarmen kolektiboek<\/strong> eragina izan dezakete enpresa baten barruko lan-harremanetan, <strong>baita lan-sektorean adostutako akordioek<\/strong>\u00a0ere. Itun kolektiboak eta lan-kontratuak gai berarekin lotutako xedapenen bat badaukate, xedapen onuragarriena aplikatzen zaio soldatapekoari.<\/p>\n<p>Frantzian indarrean dauden\u00a0<a href=\"https:\/\/www.legifrance.gouv.fr\/initRechConvColl.do\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">akordio sektorial eta hitzarmen kolektibo<\/a>\u00a0guztien ezaugarriak kontsulta ditzakezu.<\/p>\n<h3>Lan-kontratuak<\/h3>\n<p>Lan-kontratua idatzizkoa izatea ez da ezinbestekoa epe mugagabeko lanaldi osoko kontratuen kasuan (nahikoa da zure enplegatzaileak kontratazioaren aldez aurretiko adierazpenaren kopia bat ematea). Baina bestelako kontratu motetarako ezinbestekoa da.<\/p>\n<p>Frantziako bi kontratu kategoria nagusiak honako hauek dira:<\/p>\n<ul>\n<li>Iraupen mugagabeko kontratua (IMK)<\/li>\n<li>Iraupen zehatzeko kontratua (IZK)<\/li>\n<\/ul>\n<p>Zuzenbide pribatuko lan-kontratuen inguruko edozein gatazka ebazteko eskuduntza duen jurisdikzioa <strong>Lan Magistratura<\/strong> da. Auziak Lan Magistraturaren esku uzteko epeak errespetatu egin behar dira. Lan-kontratua hutsaltzearen inguruko gatazka guztien kasuan, epea bi urtekoa da.<\/p>\n<h3>Ordutegiak eta oporrak<\/h3>\n<ul>\n<li>Lanaldiaren legezko iraupena\u00a0<strong>astean 35 ordukoa<\/strong>da (2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, <a href=\"https:\/\/www.service-public.fr\/particuliers\/vosdroits\/F32428\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">lanaldi partzialeko<\/a> lan baten gutxieneko iraupena\u00a0astean 24 ordukoa da, hau da, hilean 104 ordukoa).<\/li>\n<li>Aparteko orduak, enpresan hitzarmen kolektiborik ez badago, gehienez ere <strong>urtean 220 ordu<\/strong> izan daitezke.<\/li>\n<li>Eguneroko atsedenaldiak gutxienez elkarren segidako 11 ordukoa izan behar du bi lanaldiren artean. (6 orduz jarraian lan egindakoan, 20 minutuko atsedenaldia egiteko eskubidea daukazu. Hitzarmenetako xedapenak onuragarriagoak izan daitezke atsedenaldien luzapenari dagokionez.<\/li>\n<li>Langileek astean gutxienez 1 jaiegun izan behar dute.<\/li>\n<li><a href=\"https:\/\/www.service-public.fr\/particuliers\/vosdroits\/F2212\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Gaueko lana<\/a>\u00a021:00etatik 6:00etara bitartekoa da.<\/li>\n<li>Opor ordainduen legezko iraupena, enplegatzaile beraren lantegian egindako lanagatik, <strong>hilean 2,5 lanegunekoa da<\/strong>, hau da,\u00a0<strong>30 lanegunekoa<\/strong> (5 aste) kontuan hartutako erreferentziazko aldian lan egindako urte oso batengatik.<\/li>\n<li>Legezko 11 jaiegun daude.<\/li>\n<li>Opor egun gehiago hartzeko aukera dago, gertaera berezien kasuan. Adibidez, ezkonduz gero, 4 egun har daitezke, jaiotzen kasuan (edo haur baten iritsieraren kasuan) 3 egun hartzea dago hitzartuta.<\/li>\n<\/ul>\n<h3>Soldata<\/h3>\n<p><a href=\"https:\/\/www.service-public.fr\/particuliers\/vosdroits\/F2301\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Soldataren<\/a>\u00a0inguruko xedapenak lan-kontratuan edo hitzarmen kolektiboan finkatzen dira. Soldata soldatapekoaren eta enplegatzailearen artean libreki finkatzen da. Normalean, soldataren zenbateko gordina zehazten da. Soldataren oinarriari abantailak erantsi dakizkioke gauzak emanez (ibilgailua, lan-etxebizitza, otorduak&#8230;), baita hobariak ere (adibidez, 13. hilabetea, oporretako saria, garraiorako saria). Finkatutako soldatak ezin du LGSa (lanbidearteko gutxieneko soldata) baino txikiagoa izan, hots, <strong>hilean 1.498,47 \u20ac gordinekoa<\/strong> baino txikiagoa. Zenbateko hori urtero berrikusten da, urtarrilaren 1ean.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Akitania Berriko lan-zuzenbidea Akitania Berrian lan egiten baduzu, zure kontratuzko harremanean\u00a0Frantziako lan-zuzenbidea aplikatuko da. Hala ere, kontratatzeko askatasunaren printzipioaren ikuspegitik, atzerriko zuzenbide bat hautatu daiteke [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":13,"featured_media":170,"parent":290,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"page-sticky_sidebar.php","meta":[],"class_list":["post-292","page","type-page","status-publish","has-post-thumbnail","hentry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/292","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/13"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=292"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/292\/revisions"}],"up":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/290"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/170"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=292"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}