{"id":250,"date":"2018-07-30T15:15:18","date_gmt":"2018-07-30T13:15:18","guid":{"rendered":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/?page_id=250"},"modified":"2018-11-19T22:24:20","modified_gmt":"2018-11-19T21:24:20","slug":"biharko-lanak","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/lan-bila-nabil\/enpleguari-so\/biharko-lanak\/","title":{"rendered":"Etorkizuneko enplegu-politikak"},"content":{"rendered":"<h1><strong>Etorkizuneko enplegu-politikak<\/strong><\/h1>\n<h2>Euskadin<\/h2>\n<p>2017-2020 aldirako Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren aldeko Esparru Programak Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu-politikaren eskema orokorra eta helburu estrategiko nagusiak biltzen ditu, 2020rako Enpleguaren Euskal Estrategian finkatutako ildoei jarraituz.<\/p>\n<p>2017-2020rako Esparru Programaren giltzak honako hauek dira:<\/p>\n<ul>\n<li>Enplegua eta suspertze ekonomikoa bultzatzeko estrategia integral bat, 8,8 mila milioi euroz hornitua, langabezia-tasa % 10etik beherakoa izatea lortzeko.<\/li>\n<li>Enplegu-plan zehatz bat, prestakuntza, ekintzailetza eta laneratzea sustatzeko.<\/li>\n<li>Gazteen artean enplegua laguntzeko ildo espezifiko bat martxan jartzea, 20.000 gazteri lan-aukerak eskaintzeko.<\/li>\n<li>Urtean aurrekontuaren % 5eko igoera I+G+b-rako.<\/li>\n<li>Euskal enpresa txiki eta ertainak nazioartekotzeko babes osoa.<\/li>\n<li>RIS3 Espezializazio Adimenduneko Estrategia garatzea, Euskadi Europan berrikuntzaren arloko puntako eskualde gisa sendotzeko.<\/li>\n<li>industria-iraultzaren aldeko apustua egitea, Euskadiko garapen ekonomikorako motor gisa.<\/li>\n<li>EAEko ETEen trantsizio digitala bultzatzea, Euskal Agenda Digitala estrategia garatuz 1.500 enpresa modernizatu eta digital bihurtzeko.<\/li>\n<li>Lantokietan txandakako prestakuntzaren eta lanbide-heziketaren aldeko apustua egitea.<\/li>\n<li>Enplegu publikoa berritzea eta sendotzea, aurreikusten den erretiro-egoerari erantzunda.<\/li>\n<\/ul>\n<h2>Nafarroan<\/h2>\n<p>Enplegu gehiago, kalitate handiagokoak, enplegagarritasuna hobetzea, aukera-berdintasuna \u2013gizarteratze-laneratzea\u2013: horra 2016-2019 aldirako Nafarroako Enplegu Planean jasotako lau ardatz estrategikoak. Horri bosgarren helburu bat eransten zaio: Nafarroako Enplegu Zerbitzua (SNE-NL) eraldatzea, arreta pertsonalizatuagoa eman eta urtean 15.000 lagunen jarraipena egin ahal izateko.<\/p>\n<p>Nafarroako Gobernuak parte-hartze prozesu bat jarri du abian, gizarte, politika eta ekonomiaren arloko eragileekin akordioak egiteko asmoz. Horren emaitza gisa, etorkizuneko 2017-2020\u00a0aldirako Enplegu Politika Aktiboen Planaren inguruko aurreakordio bat lortu da. Honako hauek dira akordioaren alderdi esanguratsuenak:<\/p>\n<ul>\n<li>Pertsona-taldeen eta sektoreen malgutasunean eta segmentazioan oinarritutako ikuspegi berri bat ezartzea.<\/li>\n<li>55 urtetik gorakoen iraupen luzeko langabeziaren kontrako neurriak indartzea, baita gazteen langabeziaren kontrakoak ere.<\/li>\n<li>Kalitatezko etengabeko prestakuntza, prestakuntza- eta enplegu-programa mistoak edo enplegagarritasun-ibilbideak, askotariko populazio-sektore eta -kategorietara egokituak.<\/li>\n<li>Langabetuentzako orientazio integrala indartzea edo enplegagarritasuna hobetzea (SNE-NLren eta elkarlan-erakundeen sarearen langile kualifikatuentzako prestakuntza-plana).<\/li>\n<li>Lan-baldintzak hobetzea: ekintzailetza eta indartzen ari diren sektoreak sustatzea; ekintzailetza edo autoenplegua aitortzea; eta enpresen lehiakortasuna indartzea.<\/li>\n<li>Enpleguaren eremuan tratu-berdintasuna eta bazterkeriaren kontrakoa bermatzea.<\/li>\n<li>Gizarte-ekonomiak enpleguaren hazkuntzan duen eragina aitortzeko neurriak.<\/li>\n<li>SNE-NL zerbitzu publikoaren eginkizuna mordernizatzea eta indartzea, elkarlan publiko-pribatuaren bidez.<\/li>\n<\/ul>\n<h2>Akitania Berrian<\/h2>\n<p>Akitania Berria eskualdeak 2017ko ekainaren 26an orientazio-, prestakuntza- eta enplegu-politiken inguruko ekintza-plan bat onartu zuen. Plan horrek honako 4 ardatz hauek ditu:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Lan-bizitzako aro bakoitzeko orientazioari lehentasuna ematea<\/strong>: helburua pertsona guztiei prestakuntza- eta lan-ibilbideetan malgutasuna bermatzea da eta lanbide-trantsizioak ahalbidetzea.<\/li>\n<li><strong>Prestakuntza-eredua eraldatzea, guztiek kualifikazio-maila bat lortzeko.<\/strong> Etengabeko lan-prestakuntzaren eskaintza berrikusiko da, beharretara egokitutako eskaintza kolektibo bat egiteko.<\/li>\n<li><strong>Politikak lurraldeetako errealitatera egokitzea.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Etorkizuna prestatzeko prospektiba-tresnak izatea.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Etorkizuneko enplegu-politikak Euskadin 2017-2020 aldirako Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren aldeko Esparru Programak Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu-politikaren eskema orokorra eta helburu estrategiko nagusiak biltzen ditu, 2020rako [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":13,"featured_media":679,"parent":246,"menu_order":1,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"page-sticky_sidebar.php","meta":[],"class_list":["post-250","page","type-page","status-publish","has-post-thumbnail","hentry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/250","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/13"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=250"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/250\/revisions"}],"up":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/246"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/679"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=250"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}