{"id":240,"date":"2018-08-17T09:56:50","date_gmt":"2018-08-17T07:56:50","guid":{"rendered":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/?page_id=240"},"modified":"2018-11-17T20:43:16","modified_gmt":"2018-11-17T19:43:16","slug":"onarpen","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/lan-bila-nabil\/akitania-berrian\/onarpen\/","title":{"rendered":"Gaitasunen aitorpena"},"content":{"rendered":"<h1>Tituluen aitorpena eta balioztapena<\/h1>\n<h2><strong>EBko profesionalek mugaz gaindi zirkulatu dezakete eta atzerrian lanean aritu edo zerbitzuak eman.<\/strong><\/h2>\n<p>Eskubide horren gauzatzea, askotan, Europako beste herrialde batean eskuratutako titulu baten aitorpen profesionalarekin edo akademikoarekin lotuta dago. EBko ziurtagiri profesionalak aitortzeko sistema 2005\/36\/EB Zuzentarauaren bidez arautzen da \u2013berriki aldatu da,\u00a0<a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/growth\/single-market\/services\/free-movement-professionals\/qualifications-recognition_en\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">2013\/55\/EB Zuzentarauaren<\/a> bidez\u2013. Zuzentarauak lan-esperientzia aitortzeko sistema moderno bat ezarri du eta EB osoan, Europako Esparru Ekonomikoan (EEE) eta Suitzan lan-esperientzia automatikoki aitortzea sustatzen du. Horrez gain, lanak biztanle nazionalen baldintza beretan eskuratu ahal izateko aukera bermatzen du.<\/p>\n<h3>Aitorpen-sistemak<\/h3>\n<p>Kualifikazioak aitortzeko hiru sistema daude:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Aitorpen automatikoa:\u00a0<\/strong>Gutxieneko prestakuntza-baldintzak bateratuta dituzten 7 lanbideren kasuan: Arkitektoa \u2013 Dentista \u2013 Erizaina \u2013 Medikua (jeneralistak eta espezialistak) \u2013 Farmazialaria \u2013 Emagina \u2013 Albaitaria<\/li>\n<li><strong>Sistema orokorra:\u00a0<\/strong>Araututako bestelako lanbideen kasuan (irakasleak, itzultzaileak&#8230;)<\/li>\n<li><strong>Lan-esperientzian oinarritutako aitorpena<\/strong>lan-jarduera jakin batzuen kasuan, esaterako: arotzak, tapizatzaileak, estetizistak.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Akitania-Berrian, eskatzen duen egiaztapenarekin harreman zuzena duen gutxienez urte beteko esperientzia froga dezakeen pertsona orok, zein izan ere bere adina, bere esperientziaren balioespena eska dezake. Hona prozedura: bertako aholkularitza bulego batera jo behar da. Horrek hautagaiaren esperientzia profesionala aztertuko du eta hautagaiarekin batera bere ikasketa maila eta balioetsi nahi dituen diplomak zehaztuko ditu. Balioespen formularioa on-line bete daiteke. Lanbide arautuei dagokienez (juridikoak, osasuna &#8230;), prozedura ENIC-NARIC France-en webgunean zehaztuta dago, lanbide arautuen izendegian.<\/p>\n<h3>Unibertsitateko tituluen homologazioa<\/h3>\n<p><strong>EBn unibertsitateko tituluak ez dira automatikoki aitortzen.<\/strong> Prozedura nazional bat bete beharko duzu, zure titulua beste herrialde batean aitor dezaten. Kasu gehienetan, zure jatorrizko herrialdean lortutako <strong>unibertsitateko tituluaren baliokidea den ziurtagiri bat lortuko duzu<\/strong>, zure titulua EBko xede-herrialdean ematen den unibertsitateko titulu baten antzekoa bada. Kasu horretan, zalantzaren bat baduzu, xede-herrialdeko ENIC-NARIC erakundera jo behar duzu.<\/p>\n<p>Arlo horretan, Unibertsitate Franko-Espainiarra (<a href=\"https:\/\/organisation.univ-pau.fr\/fr\/partenariats\/universite-franco-espagnole.html\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">UFE<\/a>) martxan jartzearen barruan garatutako titulu bikoitzen ekimena nabarmendu behar da.\u00a0Euroeskualdean, gaur egun, <a href=\"https:\/\/www.u-bordeaux.fr\/International\/Partenaires\/Partenaires-strategiques\/Universite-du-Pays-Basque-Euskampus\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">UPPAk eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV\/EHU)<\/a>\u00a06 titulu bikoitz proposatzen dituzte.<\/p>\n<p>Frantzian ez dago baliokidetzaren printzipio juridikorik. Atzerrian eskuratu duzun diploma baten &#8220;konparabilitate&#8221; ziurtagiria eska dezakezu. Dokumentu horrek atzerriko diploma baloratzen du frantses sistemaren arabera. Ziurtagiria enplegatzaile bati, oposaketa edo konkurtso bat antolatzen duen administrazio bati edo formakuntza zentro bati aurkez diezaiokezu, zure izapideak errazteko.<\/p>\n<p>Ziurtagiri hori eskuratzeko zure eskaera txostena honako loturan egin behar duzu: <a href=\"https:\/\/phoenix.ciep.fr\/inscriptions\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">https:\/\/phoenix.ciep.fr\/inscriptions\/<\/a> . Ziurtagiriak 70 \u20ac balio du eta gehienez 4 hilabeteko epean egina izanen da.\u00a0 Ez ahantzi txostena behar diren dokumentuekin osatzea.<\/p>\n<h3>ENIC-NARIC sarea<\/h3>\n<p><strong><a href=\"http:\/\/www.enic-naric.net\/index.aspx\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ENIC-NARIC<\/a><\/strong><strong>\u00a0sareak Europako estatu bakoitzean unibertsitateko tituluen aitorpenari eta lanbide arautu batean aritzeko prozedurei buruzko informazioa ematen du. Horrez gain, ikasketa-kredituak aitortzeko ziurtagiriak finkatzen ditu.<\/strong>\u00a0EBko edo EEEko kide bakoitzak informazio-zentro bat dauka.\u00a0<a href=\"http:\/\/www.ciep.fr\/enic-naric-France\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Frantziako ENIC-NARIC zentroa<\/a>:\u00a0Atzerriko diplomen mailaren aitorpen ziurtagiriak egiten ditu. Diploma frantsesak atzerrian aitortzeko prozeduraz informazioa ematen du. Lanbide arautu batean lan egiteko segitu behar diren prozeduren berri ematen du.\u00a0D\u00e9partement de Reconnaissance des Dipl\u00f4mes \u2013Centre ENIC-NARIC France &#8211; 1 avenue L\u00e9on-Journault &#8211; 92318 S\u00e8vres cedex France. Telefonoa: 33 (0)1 45 07 63 21 &#8211; E-mail: enic-naric@ciep.fr<\/p>\n<h3>Bestelako ziurtapen-tresnak:<\/h3>\n<h4>Kualifikazioen Europako Esparrua (EQF)<\/h4>\n<p>Kualifikazioen Europako Esparrua (<a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/ploteus\/content\/how-does-eqf-work\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">European Qualifications Framework, EQF<\/a>) ikasleek, tituludunek, prestakuntza-erakundeek eta enplegatzaileek askotariko herrialdeetan, askotariko hezkuntza-sistemen eta kualifikazio-sistemen bidez, ematen diren ziurtagiriak ulertu eta konparatzeko erabil dezaketen tresna bat da.<\/p>\n<h4>Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Eremuko kualifikazioen esparrua<\/h4>\n<p><a href=\"http:\/\/ecahe.eu\/w\/index.php\/Framework_for_Qualifications_of_the_European_Higher_Education_Area\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Eremuko kualifikazioen esparrua<\/a>\u00a0Boloniako Prozesuaren barruko gobernuarteko hitzarmen batean oinarritzen da. Esparruaren helburua honako hau da: goi-mailako hezkuntzako kualifikazio nazionalak Europako Eremurako kualifikazio-esparru orokor batean antolatzea. Esparru horren barruan, kualifikazioak konplexutasun- eta zailtasun-mailaren arabera definitzen dira. Boloniako Prozesuko adituen lantaldeek maila bakoitzean behar diren ikasketa-emaitzen deskribapen orokorra egin dute. Deskribapen horiek testuinguru nazional guztietan modu zabalean aplika daitezke.<\/p>\n<h4>Lanbide Heziketa eta Prestakuntzako Europako Kreditu Sistema (ECVET)<\/h4>\n<p><a href=\"https:\/\/ec.europa.eu\/education\/policy\/vocational-policy\/ecvet_es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">ECVETen<\/a>\u00a0helburua (<em>European Credit system for Vocational Education and Training<\/em>) askotariko sistema eta herrialdetan bereganatutako lanerako gaitasunak eta ezagutzak baliokidetzea eta aitortzea da, interesdunek beren kualifikazio profesionaletan behar bezala barne hartu ahal izan ditzaten. ECVET Lanbide Heziketa eta Prestakuntzaren Kalitatea Ziurtatzeko Europako Erreferentziazko Esparruarekin (EQAVET) lotuta dago. Tresna hori profesionalen mugikortasuna sustatzeko sortu zen. Horretarako, herrialdeei beren LHP sistemak hobetzen eta gainbegiratzen laguntzen die.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Tituluen aitorpena eta balioztapena EBko profesionalek mugaz gaindi zirkulatu dezakete eta atzerrian lanean aritu edo zerbitzuak eman. Eskubide horren gauzatzea, askotan, Europako beste herrialde batean [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":13,"featured_media":164,"parent":238,"menu_order":2,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"page-sticky_sidebar.php","meta":[],"class_list":["post-240","page","type-page","status-publish","has-post-thumbnail","hentry"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/240","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/13"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=240"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/240\/revisions"}],"up":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/238"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/164"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.empleo-info.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=240"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}